Домашнее чтение - Программы практических курсов кафедры иберо-романского языкознания Для студентов романо-германского отделения

^ Домашнее чтение

Kotxe lapurrak. L.G. Alexander. Xirimiri.

Ipuin beldurgarriak. G. de Maupassant. Xirimiri.

San Braulioko eroa. X. Monasterio. Xirimiri.

Izeba Mariasunen ipuinak. J. Sarrionaindia. Elkar.


Учебники и учебные пособия

Bakarka 2. Elkarlanean. J.A. Letamendia.

Colloquial basque a complete language course. Routledge.

Gramatika eta ariketak 1. A. Ugarte, I. Bernaola eta A. Aizpiri. Ibaizabal.

Тесты


^ Текст для чтения, перевода и пересказа

Atxuriko milagroa


Bilboko bromazale batzuek hau idatzi zuten egunkari batean:


“Atzo arratsaldean Pilar Urregoitia Neguriberri andre aberatsa hil zen 81 urtez (Goian Bego). Bihotz handiko emakume honek diru asko utzi du Bilboko kojuen artean banatzeko, bera ere herrena baitzen. Diru hori bihar banatuko da, arratsaldeko lauretan, Kale Nagusian, Doña Pilarren etxeko atarian”.

Hurrengo egunean kojuz betea agertu zen Kale Nagusia. Jendea balkoi eta leihoetan harritua zegoen hainbeste herren ikusirik. Batzuek makilak zituzten eskueetan eta besteak arrastaka zetozen. Nondik atera ote zen hainbeste koju? Atari aurrean mahai bat zegoen; mahai gainean paper zuriak eta poltsa handi batzuk; atzean hiru gizon serio dotore jantziak.

– ^ Mila duro emango dizkiogu herren bakoitzari – esaten die hango kojuei gizon zaharrenak –. Baina orain pixka bat itxaron behar duzue. Barrura sartuko gara kontuak egiteko eta berehala aterako gara dirua banatzera.

Barrura sartu ziren, bada, hiru gizonak eta atea itxi zuten. Minutu batzuk igaro ziren. Halako batean atea ireki eta... zer atera zen handik? Zezentxo bat! Hango iskanbila! Segundo batean garbi–garbia geratu zen kale osoa. Korrika joan ziren koju guztiak makilak hantxe utzirik.

Mirari harrigarria: zezena atera eta berehala sendatu ziren koju guztiak!

^ Gipuzkoako bertsolari txapelketa

Maialen Lujanbiok emakumeei eskaini zien txapela


Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra da Gipuzkoako txapeldun berria. Irungo Artaleku kiroldegian jokatu zen atzo finala, eta Lujanbiok txapela janzteaz gain, Jon Martin gazte oiartzuarrak lortu zuen txapeldunordetza. Hasiera batean, zaleen ustez, hura baino faboritoago ziren Aitor Mendiluzeri eta Jon Maiari aurrea hartuz. Hain justu, hirugarren eta laugarren lekuan sailkatu ziren, hurrenez hurren, Mendiluze eta Maia. Emakumeei eskaini zien Lujanbiok eskuratu berri zuen txapela.

Adituen arabera, saio polita izan zen atzokoa, eta zerbait nabarmentzekotan, Lujanbio txapeldunak eta Martin txapeldunordeak buruz buru jokatutako azken txanpa azpimarratu zuten.

Artaleku kiroldegia leporaino bete zuten bertsozaleek ere gustura jarraitu zuten saioa, eta hainbat une hunkigarri izan ziren. Besteak beste, hainbat urtez bertso-eskolan maisu izandako Juanjo Uriak Lujanbiori txapela jantzi zion unea. Halaber, txalo zaparrada beroz hartu zuen Artalekuko jendetzak Lujanbioren agurreko bertsoa: emakumeei eskaini zien hernaniarrak lortu berri zuen garaipena.

Honela kantatu zuen:


"Txirrita ez baina orain neretzat kolpeak ta igurtziak
hainbat jasoko ez dituztenei, muxuak ta goraintziak
muxuak bertso-eskolakoei, Juanjo Urian bitxiak
honen zati bat ere badute lagun minek ta etxiak
baina behin behar ta omendu behar gaur emakume guztiak
ta bereziki zernahi bidetan aritu ziren gutxiak
gizarte honek beren ametsen erdibidean utziak".


Berria 2004

^ Bremengo musikariak

Errotari baten astoak bizitza osoa eman zuen irin zakuak lepoan hartuta hara eta hona. Lan eskerga egin zuen errota hartan, bai, baina zahartzaroa iritsi zitzaionean errotariak, zeken halakoak, oso gaizki tratatzen zuen. Horregatik astoak alde egitea erabaki zuen: 

- "^ Bremenera joango naiz eta han musika ikasi eta musikari lanetan arituko naiz"

Bide bazterrean txakur bat aurkitu zuen. Belarriak behera begira zituen, triste

- "Zergatik zaude hain triste?", galdetu zion astoak.

- "Zahartuta nagoenez eta ehizan ezin dudanez, nagusiak etxetik bota nau"

- "^ Etorri nirekin".

Eta elkarrekin joan ziren. Pixka bat aurrerago katu bat aurkitu zuten, hura ere kopetilun.

- "Zaharraren zaharrez, saguak harrapatzeko ere ez naiz gai, eta etxekoandreak ito egin nahi nau".

- "Etorri gurekin!"

Ordurako hiru ziren taldean. Aurreraxeago oilar bat aurkitu zuten egoera berean: "zatoz gurekin Bremenera" eta lauko taldea osatu zuten.

Ilunkaran etxe bat ikusi zuten. Hurbildu, leihotik kuku egin eta..... lapur taldea bertan! Baina ez pentsa gero animaliak beldurtu zirenik!.

- "^ Ederra etxea!", pentsatu zuten "Hemen bai gustora biziko ginatekela".

Eta berehala etxe hura eskuratzeko modua asmatzen jarri ziren. Azkenean bata bestearen gainean jarri, laurak batera zarataka hasi eta horrela uxatu zituzten lapurrak. Animaliak etxe barrura sartu ziren.

Lapurrak, ordea, ez ziren oso urruti joan eta heuretariko bat bueltatu egin zen etxean nor zegoen ikustera. Ilunetan sartu zen. Lapur gaixoa! Ez zekien nolako harrera egingo zioten! Oilarrak kukurruku ozen bat egin zion belarrira, katuak erpeka, txakurrak izterrean kosk eta astoak ostikada handi bat jo zion. Lapurrak minduta eta izututa aldegin zuen.

- "^ Sorgin bat dago etxe horretan!", esan zien oihuka taldekideei. "Goazen hemendik! Goazen albait arinen".

Bremenera bidean zihoazen lau animaliak etxe hartan bizitzen geratzea erabaki zuten, hain zeuden gustura!


Текст на аудирование


Arrandegian


- Arrain freskoa! Arrain freskoa! Etor zaitezte! Atunak, sardinak, txitxarroak. Merke, merke! Primerakoak!

Egun on, zer nahi duzu?

- Ea, ea, zenbatean daude txitxarroak?

- 2 euro kiloa. Gaur goizekoak dira. Fresko-freskoak daude.

- Ipin itzazu lau edo.

- Oraintxe bertan. Zeintzuk nahi dituzu? Hauek ederrak dira. Hauek?

Ezkerrekoak?

- Bai, ipin itzazu horiek, atunaren ondokoak. Itxura ona daukate.

- Zer edo zer gehiago?

- Ez dakit ba... Sardina horiek, zenbatean dauzkazu?

- Euro bat kiloa. Oso onak daude, gainera gutxi geratzen dira. Zenbat nahi duzu?

- Jarri kilo eta erdi. Afaltzeko zerbait behar dut eta.

- Hartu. Besterik?

- Ez, ez dut ezer gehiago nahi. Zenbat da?

- Ea, guztira hiru euro eta hogei xentimo.

- Eutsi, 5 euro.

- Eutsi, euro bat eta laurogei xentimo. Mila esker.

- Beno, bihar arte.

- Bai, agur.


IV курс


Целью обучения студентов на 4 курсе является активизация знаний и практических навыков, полученных на младших курсах. Большое значение придается развитию навыков устной речи.

^ Фонетика

Коррекция произношения.
Грамматика Морфология

Существительное. Склонение одушевленных и неодушевленных именных групп. Причинная форма (zergatik).

Глагол. Трехличное (переходное дативное) спряжение для всех лиц (настоящее время).

Переходное спряжение для всех лиц (настоящее время).

Непереходное дативное спряжение для всех лиц (настоящее и прошедшее время).

^ Словообразование


Основные способы словообразования. Словосложение и деривация.
Некоторые продуктивные модели аффиксального словопроизводства.

Синтаксис

Номинализация: правила образования и употребления.

Относительные предложения.

Придаточные временные, выражающие одновременность ( enean), временную дистанцию (Orain dela …; Duela …). Придаточные причинные (bait;  elako;  nez gero;  tzeagatik;  tzearren), условные ( ez gero).

Придаточные изъяснительные отрицательные ( enik).

Условные предложения с реальным условием.

Каузативная конструкция (arazi).

Рефлексивная конструкция (bere burua).

Лексика

В театре, кино, на концерте. Покупка билета.

Путешествия. Поезд. Заказ билета. Вокзал (железнодорожный, речной), аэропорт. Проводы. Разговор с попутчиком. Конец путешествия.

Поездка на автомобиле.

Разговоры по телефону. Уточняющие вопросы. Уточняющие ответы. Выражение просьбы позвать к телефону. Отзывы говорящего по телефону.

Основные праздники Страны Басков.


9497682880848326.html
9497762889767750.html
9497907855409586.html
9498049143777245.html
9498142194082732.html